XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gisa honetan esan dezakegu, arte seinale edo ezagugarria, imajina eta ikurraren arteko batasuna dela, imajinaren baitan, ordea, ikurra nabarmentzen delarik; imajina ez da irudi soila, funtsezko elementua bait du bere ikurra edo sinbolua.

Arte ezagugarria, orduan, seinale multzo bat ez, baina seinale bakar da edo bilakatzen da.

Jakina, arte bakoitzaren izatea kontuan behar dugu hartu, zeren eta batzuk zenbait aldita eta berariz gehiago baliatzen dira ikurrez, eta besteak kondairazko berriemanez.

Eleberri edo nobela da bereziki honetaz baliatzen dena, eta arkitekturak edo musikak, berriz, ez du hori kontuan hartzen ere.

Faktore bi hauen gaizki erabiltzea nabarmentzen da artelan txar eta poto eginikoetan, baina artista onen obra heldu, borobil edo ongi eraikietan (gorengoak ez izan arren) ez dira kasik agertzen.

Kritikari mugak ezartzen dizkio tesia honek, eta arte soziologiari bidea irekitzen, gaur egun, linguistikaren aldetik bederen, hain premiazkoa den gauza.

Bestalde, pentsamolde honek ez du erailtzen, ez agortzen, erromantizismoko irudi konzeptoa, baizik eta osatu eta aberastu, (...).